Edukira joan

Galia Lugdunensis

Koordenatuak: 45°45′35″N 4°49′10″E / 45.7597°N 4.8194°E / 45.7597; 4.8194
Wikipedia, Entziklopedia askea
Galia Lugdunensis
Txantiloi:Herrialde info Mendebaldeko Erromatar Inperioa, Burgundiarren Erresuma, Antzinako Erroma
Administrazioa
Garai historikoa Erromatar Inperioa
Pretorioko prefekturapraetorian prefecture of Gaul
DiozesiGalietako diozesia
HiriburuaLugdunum
Deuseztapen data486
Geografia
Koordenatuak45°45′35″N 4°49′10″E / 45.7597°N 4.8194°E / 45.7597; 4.8194
Demografia

Galia Lugdunensis (latinez: Gallia Lugdunensis; frantsesez: Gaule Lyonnaise), edo Lugdunensis[1] bakarrik, gaur egun Frantziari dagokion lurraldean zegoen erromatar probintzia bat izan zen. Izena bere hiriburua zen Lugdunum (egungo Lyon) hiritik zetorkion. Ipar-ekialdean bere mugak Sena eta Marne ibaietan eta hego-mendebaldean Garona ibaian zeuden.

Probintzia inperiala zen, legatu inperial batek gobernatzeko bezain garrantzitsua. Tetrarkiaren garaian (AD 296), bitan banatu zen: Lugdunensis Prima, hiriburua Lyonen (Lugdunum) zuena, eta Lugdunensis Secunda, hiriburua Rouenen zuena. Banaketa hori Veronako zerrendan (Laterculus Veronensis) jasota dago.

Behe Inperioan, beste probintzia askorekin gertatu zen bezala, zatitu egin zuten, eta Lugdunensi Prima, Lugdunensis Secunda, Lugdunensis Tertia eta Lugdunensis Senonia eratu zituen erromatar administrazioak.

Konstantino I.ak (K.a. 306 – K.a. 337) berriz banatu zituen probintziak. Lugdunensis Senonia, hiriburua Sens zuena, Primatik banandua izan zen, eta Lugdunensis Tertia, hiriburua Toursen zuena, Secundatik banandua izan zen. Notitia Dignitatum-aren arabera, Prima consularis batek gobernatzen zuen, eta beste hirurak, berriz, praeses batek. V. mendean zehar, frankoak eta burgundiarrak inbaditu zituzten probintzia guztiak urtetik urtera. Probintzietatik geratzen zena, AD 486/487an amaitu zen, Syagrius erromatar jenerala, Secunda eta Senonia kontrolatzen zituena, frankoek garaitu zutenean.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
  2. Rogers, Adam (2018). "Lugdunensis Prima, Secunda, Senonia, and Tertia". In Nicholson, Oliver (arg.). The Oxford Dictionary of Late Antiquity. Oxford: Oxford University Press. 925. or. ISBN 978019866277-8. Harries, Jill D. (1978). "Church and State in the Notitia Galliarum". The Journal of Roman Studies. 68: 26–43. doi:10.2307/299625.


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.