Tuvaluko gastronomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
pulaka landarea: bere tuberkulua aprobetxatzen da jakitarako.
Kokoa, hainbat jakiren oinarri.
Birgus latro, kokondoetako karramarroa; jan egiten da Tuvalun.

Tuvaluko gastronomia Ozeaniako erdialdeko beste herriralde batzuetakoarekin alderatu daiteke. Funtsean, kokondoaren fruituetan eta arrainetan oinarritzen da. Era berean, karbohidrato iturri inportantea da pulaka tuberkulua (Cyrtosperma merkusii), zingira edo hezeguneetan hazten den bertako taroaren moduko sustrai bat.

Landareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuvaluko jaki tradizional ohukoenak dira pulaka,[1] "zingirako laborantza" eran lantzen den taro moduko bat (taroa baino handiagoa izatez)[2][3] , bananak, ogi-zuhaitzaren fruitua eta kokoa.[4]

Tuvaluko nekazaritzan gehien landutako landareak pulaka tuberkulua eta kokondoa dira. Pulaka da dietaren puntu nagusia, sarritan arrainarekin lagundua. Pulaka tuberkulua, bere horretan, toxikoa da; eta hortaz luze eta sakon egosi edo sukaldatu behar da jan aurretik: tradizionalki lurrezko labeetan egin ohi da hori. Niutao uhartean koko-krema (lolo) botatzen zaio pulakari eta emaitzari tulolo esaten zaio. Txikitutako pulakan oinarritutako platerak ere ohikoak dira, eta fekei delakoa uharte guztietan da ezaguna.

Proteina iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuvaluarrek itsaski asko ere jaten dute (beraiena proteina iturri nagusia), bai ozeanoan arrantzatuak, baita ere beraien atoloietako aintziretakoak: tipiko da Birgus latro kokondoetako karramarroa, adibidez. Itsas hegazti batzuk ere kontsumitzen dira, taketake eta akiaki espezieak hain zuzen.

Haragi kontsumoa txerrian oinarritzen da.[5] Fatele izeneko ospakizun kolektiboetan janari oinarrizkoa da txerrikia.

Kanpoko eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

19. mendean Britainiar kolonia bihurtu zirenean, ohitura gastronomikoak aldatzen koan ziren, eta areagotu egin zen joera hori 2. Mundu Gerraren ondoren, estatubatuar tropen okupaziotik. Harrezkero, pulaka hazteko alorrak gutxitu egin dira nekazaritzan[6], eta inportatutako elikagaiak asko hazi, azukre askoko janak sarritan, zeinak eragina kalterako izan duen tuvaluarren osasunean.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]