Edukira joan

Txagos uhartedia

Koordenatuak: 6°17′S 72°05′E / 6.28°S 72.08°E / -6.28; 72.08
Wikipedia, Entziklopedia askea
Txagos uhartedia

Diego García uhartearen ikuspegia
Bertako izenaChagos Archipelago
Geografia
KokapenaIndiako ozeanoa
Azalera56,13 km²
Politika
Herrialdea Erresuma Batua
Itsasoaz haraindiko britainiar lurraldeaIndiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea
Gizartea
Biztanleria3.000 (2014)
Talde etnikoak%95,88a britainiar edo estatubatuar
%4,12a besteak

Txagos Indiako ozeanoko uhartedia da, Maldivak uharteen hegoaldean dagoena. 55 uharte txikik osatzen dute, eta hirutan baizik ez dira bizi izan gizakiak; horietan Diego García da irla nagusia[1]. Artxipielagoak 56 kilometro koadroko eremua du eta 3.000 biztanle inguru. Kopra eta koko olioa ekoizten dituzte. Txagos Britainia Handiko koroaren mendean dago (britainiarren eta Estatu Batuen base militarra du). Mauriziok behin eta berriro aldarrikatu du uhartediaren jabetza.

XVI. mendean Pedro Mascarenhas portugaldarrak aurkitu zituen lurrok[2], ordura arte gizakiek ukitu gabeak. Beranduago frantsesek berenganatu zituzten, Maurizio izeneko koloniaren barruan ipiniz. Gero, 1810ean, Britainia Handiak kendu zizkien frantsesei, eta orduan hasi zen Diego García, Solomon Islands eta Peros Banhos uharteen benetako kolonizazioa, ordura arte esklabo bakan batzuk baizik ez zituzten-eta ekarriak. Gaurko txagostarrak Madagaskar, Mozanbike, Maurizio eta India hegoaldetik iritsitako nekazarien askazikoak dira[1].

150 urteren buruan txagostarrak 3.000 izatera iritsi ziren eta, arrantzan aritzeaz gain, nagusiki kopra zen haien bizimoduaren funtsa, oliotarako esportatzen zuten kokoa. Baina 1971n Txagosetako jende guztiak kanporatu egin zituzten britainiarrek, bertan amerikarrek eraiki zezaten Indiako ozeanoan daukaten base handia. Txagostarrek ekin zioten etxera itzultzeko eskubidea auzitegietan aldarrikatzeko kalbariobide luzeari; mila gorabeheraren ondoren, 2008ko apirilean arrazoi eman zien Londresko Lorden Ganbarak[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Zubiria, Pello. Txagostarrek etxera nahi dute baina han kaserna dago. in: Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0). argia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-8-17).
  2. British Indian Ocean Territory. worldstatesmen.org (Noiz kontsultatua: 2016-8-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]