Txakur handi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txakur handiaren aurrealdea
Txakur handiaren atzealdea
1953ko hamar zentimoko txanpona

Txakur handi izenaz ezagutzen da Hego Euskal Herrian 1870eko espainiar pezeta[1] baten hamar zentimoko txanpona. Izena txanpon horrek atzealdean daukan lehoiaren iruditik datorkio, zeinek herri xehearen begietan txakur itxura zeukan eta hortik etorri zitzaizkion "perra gorda" edo "perra grande" deiturak gaztelaniaz eta "txakur handi" euskaraz.

Era berean, eta antzeko arrazoiak zirela eta, sasoi hartako hamar zentimoko txanponari "txakur txiki" deitzen zitzaion hizkera arruntean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txanpon hau 1870ean jaulki zen, 1868ko urriaren 19an pezeta onartu eta gero. Garrantzi handia izan zuen Espainiako ekonomian, 1941eko urriaren 29an indargabetu zen arte, aluminiozko hamar zentimoko txanpon berriek ordeztu zutelarik. Nahiz eta itxuraz desberdina izan, herriak izen berdina ematen jarraitu zion.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobrez egina zegoen, eta hamar gramoko pisua zeukan.

Atzealdean, Pirinio mendien irudiaren gainean eserita, Hispania pertsonaia alegorikoaren irudia agertzen zen. Goialdean "DIEZ GRAMOS" testua zegoen, eta azpian jaulkitze urtea.

Aurrealdean, lehoi baten irudia agertzen zen, Espainiako ezkutuaren ondoan, eta "CIEN PIEZAS EN KILOG." testua bere goialdean eta "DIEZ CENTIMOS" behekoan.

Esaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dirurik eza edo zerbaiten balioaren urritasuna adierazteko: "Txakur handirik (ere) ez"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Pezetaren historia - FNMT» www.fnmt.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]