Txanpuene

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txanpuene baserria
Txanpuene baserria
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Auzoa Aiete
-
Ezaugarriak
Katalogatua

Txanpuene edo Txanponene Aieteko baserri historikoa zen, San Roke kaleko goiko aldean, Arbaizenearen ondoan kokatua. 2020ko abenduan, Donostiako Udalaren baimenarekin, bota zuten. Amara auzoko azken baserria zen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako azken maizterren arabera, Hernani eta Donostia lotzen zituen Errege Bidetik gertu zegoenez, Donostiako sarreran, garai batean berrogeialdia egiteko etxea zen, Donostiara sartzeko asmoa zutenentzeko egoitza gisa. 1895 urtean Irujoko markesak erosi eta horren jabe izan zen XX. mendearen bukaeran eraikina eta inguruko lursailak eraikintza-enpresa bati saldu zizkion arte; bitartean maizterrak, Etxabetarrak, bizi izan ziren han. Pare-parean, Diruna baserria zegoen, egun desagertua.

Antzinako ataburuan LA NUEVA BARCELONETA 1773 du jarrita. Baserriaren teilatuaren puntan, harrizko gurutze bat dago, Gipuzkoako kostaldeko baserri batzuetako elementua izaten dena. Inguruetan, iturri historiko bat dago, harlanduzkoa, aspaldian inguruetan zeuden hainbat iturrietatik egun ikus daitekeen bakanetakoa, 2010 urtera arte kultur ondasuntzat harturik babespeko elementua izan zena. Inguruko lur-sailak urbanizatzeko proiektua garatzeko, baserria eraisteko lanak hasi ziren, inguruko eremuak mugituz. 2000ko hamarkadan plazaratu zen baserria eraisteko asmoa eta horren aurka 2005 urtetik Txanpuene eguna ospatu zen baserrian, bertan bazkari eta jai herrikoia eginez.[2] Donostiako Udalaren proiektuaren arabera, inguruko lursail batzuetan parke bat egiteko asmoa dago, baserriaren izena bera eramango duena.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/donostia/2020/12/13/txanpoene-hondar-eta-ur/1075044.html
  2. «Txanpuene baserria desagertzear» Irutxuloko Hitza 2016-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  3. Tellabide, Josu. (1996-9-20). «Txanponene» altza.info-n Irutxulo-tik (111): 33..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]