Txantiloi:2010-6 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Walter Elias Disney (1901eko abenduaren 5, Chicago, Illinois - 1966ko abenduaren 15, Burbank, Kalifornia) Ameriketako Estatu Batuetako zinema ekoizle, zuzendari, gidoigile eta ahozko aktorea izan zen. Roy O. Disney anaiarekin batera Walt Disney Productions enpresa eratu zuen, gaur egun The Walt Disney Company (1923ko urriaren 16an sortu zen enpresa Disney Brothers Cartoon Studio izenpean. 1929an Walt Disney Productions, Ltd jartzea erabaki zuten eta azkenik, 1986az geroztik The Walt Disney Company bezala gelditu da) izenekoa, munduko ikuskizun konpainia handienetakoa.