Txantiloi:2011-38 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Thor edo Donar (Antzinako eskandinavieraz Þórr, antzinako ingelesez Þunor, antzinako goi germanieraz Donar eta hizki errunikoetan þonar) eskandinaviar mitologia eta germaniar mitologian trumoiaren jainkoa da. Halere, bere papera konplexua da, trumoia, ekaitza, haritza, indarra, ugalkortasuna eta gizateriaren babesaren ideiekin ere loturik azaldu ohi baitzen.

Bere gerra arma jauritzeko mailu bat zen, Mjölnir delakoa, honetatik erreplika txikiak landu ziren, beranduago Eskandinaviaren kristautze garaian eskandinaviar paganoek euren jentiltasuna kristauen aurrean adierazteko kutun gisa erabili zituzten.