Txantiloi:2012-37 Nabarmendutakoa
Itxura
Edinburgh (Eskoziako gaeleraz Dùn Èideann, eskozieraz Edinburrie) Eskoziako hiriburua eta bigarren hiririk handiena da, Glasgowren atzetik. Herrialdearen ekialdean kokaturik dago, Fortheko fiordoan. 2010ean 486.120 biztanle zituen.
1437. urtetik aurrera Eskoziako hiriburua da. Argien mendean Edinburgheko Unibertsitateari esker Europako hezkuntza eta kultur hiri garrantzitsuenetako bat izan zen. 1995an UNESCO erakundeak Edinburgheko Hiri Berria eta Hiri Zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zituen. Urtero bataz-beste 13 milioi lagunek bisitatu ohi dute, udaro bertan Edinburgh Jaialdi sonatua ospatu ohi delarik.