Edukira joan

Edinburgoko Hiri Berria

Koordenatuak: 55°57′17″N 3°11′53″W / 55.95472°N 3.19806°W / 55.95472; -3.19806
Wikipedia, Entziklopedia askea
Edinburgheko Hiri Berria» orritik birbideratua)
Edinburgheko Hiri Berria
eta Hiri Zaharra
1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Hiri Berriaren ikuspegia Edinburgheko gaztelutik ikusita.
Edinburgoko Hiri Berria is located in Edinburgh
Edinburgoko Hiri Berria
Edinburgoko Hiri Berria
Edinburgoko Hiri Berria (Edinburgh)

55°57′17″N 3°11′53″W / 55.95472°N 3.19806°W / 55.95472; -3.19806
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 728
Kokalekua  Eskozia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 1995 (XIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Edinburgoko Hiri Berria, ingelesez New Town, hots, "Hiri Berria", Eskoziako gaeleraz: Baile Ùr eta eskozieraz: New Toun, Eskoziako Edinburgo hiriburuko auzoa da. UNESCO erakundeak 1995an Hiri Zaharrarekin batera Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Edinburgheko erdigunea:      Edinburgheko Hiri Zaharra      Edinburgheko Hiri Berria      West End

XVII mendean Albany eta Yorkeko dukeak, gerora Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa izango zenak Holyrooden errege komisario zela Edinburgo hiriaren iparraldeko lur lauetan aintziraren atzean hiria heda zitekeela pentsatu zuen eta hori ahalbidetzeko legea sortu zuen. 1682an dukeak hiria utzi zuen Errege izateko eta haren proposamena aurrera eramateko erabakia atzeratu egin zen.

1766an hiri berria planifikatzeko diseinu lehiaketa bat antolatu zen eta 26 urtetako adina zuen James Craig arkitektoak irabazi zuen. Hurrengo urtean abiatu ziren lanak iparraldeko zubiaren atzean. 1830 hamarkadan lakua lehortu egin zuten eta hiri berria 1850 inguruan bukatu zuten eraikitzen.

Hiru kale paralelo daude. Kale nagusia, erdikoa, George Street da, garai hartan Erresuma Batuko erregea zen Jurgi III.aren omenez. Iparraldeko kale paraleloa Queen Street da eta hegoaldekoa St. Giles Street, hiriko patroia.

Hiri Berriaren ikuspegi panoramikoa Edinburgheko gaztelutik ikusita.
Charlotte Square enparantzako iparraldea, Robert Adam arkitektoaren lana. Bute House, erdialdean Eskoziako Lehen Ministroaren egoitza ikus liteke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]