Txantiloi:2013-42 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Patrick Wayne Swayze (1952ko abuztuaren 18a, Houston, Texas2009ko irailaren 14a, Los Angeles, Kalifornia) estatubatuar aktore, dantzari, abeslari, musikagile eta telebistako ekoizlea izan zen. Batez ere Dirty Dancing edota Ghost filmetan gizon galaiaren papera antzezteagatik ezagun egin zen, baita 80. hamarkadako North and South telesaila ospetsuan hegoaldeko Orry Main ofiziala konfederatuaren papera egiteagatik ere. 1991an People aldizkariak "Bizidun Gizonik Sexiena" bezala hautatu zuen.

The Beast telesailean lanean ari zen unean bertan, 2008an diagnostikatutako pankreako minbiziaren ondorioz hil zen.