Txantiloi:2013-7 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zugarramurdiko sorginkeria prozesua 1610. urtean Nafarroako Zugarramurdi udalerrian jazo zen gertakaria da. Julio Caro Barojaren ustez eta bere Sorginak eta beren mundua liburuan adierazten duenez euskal sorginkeria ezaguna bada prozesu honek bere garaian izan zuen ospearengatik da, hau garaiko Europako sorginkeria prozesu garrantzitsuenen artean aurkitzen delarik.Gertakari honetan Espainiar Inkisizioak Zugarramurdi eta bere haraneko 300 inguru herritarrei sorginkeria egitea egotzi zien, horietako 40 Logroñora atxilotuta eraman eta hauetatik 11 sutan errez hil zituzten (haietariko 5 jada espetxean zeudela hil ziren eta euren irudiak erre zituzten). Espainiar Inkizisioaren ustez Zugarramurdiko leizeetan akelarreak ospatu ohi ziren, gertakizun hau gertatu eta geroago leize hauei Deabruaren katedrala ezizenaz deitu izan zitzaien.