Txantiloi:2015-13 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarasate pasealekua Nafarroako Iruñea hiriburuko (Euskal Herria) pasealeku ezaguna da, Alde Zaharra eta Bigarren Zabalgunearen artean kokatzen delarik. Iruindarren artean Valentzia pasealekua (modu herrikoian Paseo Balentzi) bezala ere oso ezaguna da. Izena Pablo Sarasate musikari iruindarraren omenez darama.

Hiri honetako bilgune, manifestapen eta topagune garrantzitsuenen kokalekua ere izan ohi da. Pasealeku honetako ekialdeko muturrean Foruen monumentua, Nafarroako jauregia, Gazteluko plazaren sarbidea, Banco de España eraikina eta San Ignazio etorbidearen hasiera daude, erdialdean San Nikolas eliza, eta mendebaldeko muturrean Nafarroako Parlamentua.

Alde Zaharra oinezkoen gunea da, horregatik bertara garbiketa, mantenimendu edo garraio ibilgailuak edota auzoaren barnean aparkalekua duten auto pribatuak bakarrik sar daitezke. Gainontzeko ibilgailu eta autoentzat sarrera galerazi edo debekatua dago, auzoa oinezkoentzako gunea izan dadin.