San Nikolas eliza (Iruñea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Nikolas eliza
SanNikolasEliza.JPG
San Nikolas elizaren mendebalde eta hegoaldeko aurpegien ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  EH
Herria Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñea, Nafarroa
Helbidea San Nikolas plaza, San Migel kalea eta Sarasate pasealekua, Iruñeko Alde Zaharra
Koordenatuak 42° 48′ 56.87″ N, 01° 38′ 41.56″ W / 42.8157972°N,1.6448778°W / 42.8157972; -1.6448778Koordenatuak: 42° 48′ 56.87″ N, 01° 38′ 41.56″ W / 42.8157972°N,1.6448778°W / 42.8157972; -1.6448778
San Nikolas eliza (Iruñea) hemen kokatua: Iruñea erdigunea
San Nikolas eliza (Iruñea)
San Nikolas eliza (Iruñea)
Arkitektura
Garaia XII. mendea

Iruñeko San Nikolas eliza Nafarroako Iruñea hiriko Alde Zaharrean dagoen tenplu katolikoa da, San Nikolas plazan.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde Zaharrean kokatua, San Nikolas plaza, San Nikolas kalea, San Migel kalea, Lindatxikia kalea eta Sarasate pasealekuaren artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza San Nikolas enparantzatik ikusita.

XII. mendean altxatua, jatorriz ez zen jarduera erlijiosoak ospatzeko bakarrik eraiki, baita izen bereko bere burgoko auzotarren gotorleku militar eta defentsiboa izan zedin ere, hiriko beste bi burgoekin liskarretan egoten bai ziren (Nabarreria eta San Saturnino).

1222an, auzotarren arteko erasoaldi haietako batean, sute batek antzinako eliza-gotorleku erromaniko hura suntsitu zuen. Haren ordez eraikitako eliza berria 1231an sagaratu zuten. Bere horma sendo eta burdin sareak, bai eta antzinako hiru zaintza dorreetatik oraindik zutik dirauen dorrea, bere iragan gatazkatsuaren lekuko dira.

Tenpluaren barnealdea hainbat fasetan eraikitako barrunbe gotiko ederrekoa da, protogotiko garaiko elementuak ditu: trazaketa orokorreko altxaera eta alboetako habearte kanoi apuntatuaren estalkiak, bai eta erdiko hormaren zati bat ere; Erdiko habeartearen gurutzeriako estalkiak, gurutzadura eta beiratedun harresiz eginiriko presbiterioa XIV. mendeko gotiko erakoak dira. Organo barroko handi bat badu, Iruñeko garrantzitsuena. Kanpoaldean gotikoa bi ateetan, absidean eta goialdeko harresiaren gune batzuetan bakarrik ikus liteke. Gainontzekoa 1888an Angel Goikoetxearen gehikuntzengatik ezkutatuta dago: arkupe neogotikoa, nolabaiteko neomudejar itxurako parrokietxeko adreiluarenen gainjarpena eta pasealekuan erdi aroko eklektizismoaren laburpena den aurrealdea ireki zen. Hainbat dorre izan zituen gaur egun bi ditu: handiena, José Martinez de Ubagoren bukaera barroko bat eta gaztelubegiak dituena, eta txikiena, egile berberarena dena.[1]

San Nikolas eliza gauez.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hainbat egilea (2006). Guía de Arquitectura de Pamplona y su Comarca. (Iruñea eta bere Eskualdeko Arkitekturaren Gida). Iruñea: Ona Industri Grafika. ISBN 84-611-3284-X.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Nikolas eliza (Iruñea)