Txantiloi:2015-1 Nabarmendutakoa
Abandoibarra etorbidea Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen etorbide bat da, izen berdineko Abandoibarra eremuan. Bilboko itsasadarraren ezkerraldeko ertzean dago, Uribitarte pasealekuan hasi eta Guggenheim Bilbao Museoa barnealdetik inguratuz Euskalduna jauregia eta Jesusen Bihotzaren plazak bat egiten duten lekuan amaitzen da.
Museoa atzean laga ostean, etorbideak itsasadarra zirkulu erdi batez inguratu eta Ingelesen Zelaiaren parke berria ezkerraldera eta Ingelesen Zelaiaren eta Evaristo Txurruka y Brunet kaiak eskuinera dituela luzatzen da.
Etorbide guztian barna Euskotran konpainiako tranbiaren A linea hedatzen da, bertan hiru geltoki dituelarik: Guggenheim geltokia, Abandoibarra geltokia eta Euskalduna geltokia.
Bestalde, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean dauden Deustu barrutia eta Gazteleku auzoarekin honako lau zubien bidez lotzen da: Salbeko zubia, Pedro Arrupe zubia, Deustuko zubia eta Euskalduna zubia.