Begoñaibarra (Gazteleku edo Castaños ere bai) Bilboko auzo bat da, Uribarriko barrutian dagoena. Bilboko itsasadarraren ekialdean dago Zabalgunearearen parean. Auzoa XIX. mendean zehar garatzen hasi zen. Garai hartan, BilboZazpikaleak ziren. Bertan bizi ziren hiriko biztanle guztiak. Dirudun jendea eta burgesiak, jende pilaketa hartatik ihes egin nahian, Begoñaibarrako lurretan etxe berriak eraiki zituzten.
Campo Volantin pasealekuan hainbat jauregi eta etxe dotore eraiki ziren, ingurua aldaparik gabeko parke eta pasealekua zelarik. Ehun urte geroago, eta Indautxun gertatu bezala, etxebizitza behar handiak eta zoruaren prezioek, jauregi horietako gehienak eraitsi egin ziren etxebizitza modernoak eraikitzeko. Gaur egun, jauregi horietatik bakarra mantentzen da, Salbeko plazaren ondoan dagoen Olabarri jauregia, Bilboko Portuaren Agintaritzaren egoitza ohia. Jauregi hori Olabarri familiaren bizitokia izan zen 1940ko hamarkadara bitarte.
Bilbo eta Artxanda mendia elkartzeko Artxandako funikularra eraiki zen 1915ean. Harrezkero, hiriaren aisialdi gune nagusienetakoa izan da hori.
Horrez gain, Uribitarte (Abandoibarra) eta Begoñaibarra elkartzen dituen zubi berria eraiki da ZubizuriSantiago Calatrava arkitekto valentziarrak diseinatua.
Ricardo Bastida arkitekto ezagunak auzo honetako udal garbitegia diseinatu zuen, 1905ean eraikitakoa. ModernismoakBizkaian emandako adibiderik ederrenen artean dugu, bai eta estilo horretako eraikin bakarrenetarikoa izan ere. Urteak aurrera azoka moduan erabili izan zuten eta, azken zaharberritze lanen ondorioz, gaur egun liburutegia barne hartzen duen udaltegia dena.