Pedro Arrupe zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Arrupe zubia
Abandoibarra9.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Kokapen fisikoaAbandoibarra
Koordenatuak43°16′N 2°56′W / 43.27°N 2.94°W / 43.27; -2.9443°16′N 2°56′W / 43.27°N 2.94°W / 43.27; -2.94
Historia eta erabilera
Eraikuntza2002 - 2003
Inaugurazioa 2003ko martxoaren 28a
JabeaBilboko Udala
KudeatzaileaArtxandako funikularra Artxandako funikularra
Izenaren jatorriaPedro Arrupe
Erabileraoinezkoentzako zubia
eskailera
igogailua
Arkitektura
DiseinatzaileaJosé Antonio Fernández Ordóñez
Materiala(k)altzairua eta zurra
Dimentsioak7 (zabalera) × 140 (luzera) m
1
Gurutzatzen duBilboko itsasadarra

Pedro Arrupe zubia[1] Bilbo udalerriko oinezkoentzako zubi bat da, Bilboko itsasadarra zeharkatzen duena, iparraldetik Deustuko Doneperiaga auzoa eta hegoaldetik Abando auzoko Abandoibarra gunea elkarlotuz. 2003ko martxoaren 28an zabaldu zen.[2]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Aita Pedro Arrupe apaizaren omenez datorkio. Burruntzia ezizena du.[3]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasabidea, José Antonio Fernández Ordóñez ingeniariak diseinatua, altzairuz egina da, eta barrualdea zurezkoa da. 140 metro luze eta 7 metro zabal da.[4] Guztira lau sarbide ditu Deustu aldean (bi eskailera bidezkoak, eta igogailu eta arrapala bidezko bana), eta hiru Abandoibarra aldean (bi eskailera bidezkoak, eta arrapala bidezko bakarra). Oinezkoentzako baino ez da, eta aipatu bezala, igogailua du iparraldeko ertzan, Deustu aldean.

Abandoibarra aldean, zubiaren inguruan, Bilboko tranbiaren Guggenheim geltokia, Guggenheim Bilbao Museoa bera, Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa edota Deustuko Unibertsitateko liburutegia kokatzen dira. Deustuko aldean, aldiz, Deustuko Unibertsitatea dago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]