Txantiloi:2015-5 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zarautz Gipuzkoako kostaldearen erdialdeko udalerri bat da, Urola Kosta eskualdeko hiriburua. Ekonomia jarduera nagusiak turismoa eta merkataritza ditu. Uda garaian Zarauzko hondartza egunero beteta egon ohi da, 2.8 kilometro luze edukiz, Euskal Autonomia Erkidegoko luzeena, eta Euskal Herriko bigarren luzeena Hendaiako Ondarraitz hondartzaren ondoren.

Gipuzkoako bosgarren udalerririk populatuena da: 2014an 22.890 biztanle zituen, eskualdekoen % 60a. Euskal kostaldeko udalerri honek udan populazio hori hirukoiztu egiten du, eta 60.000 biztanle ere izaten ditu. Donostia hiriburutik 15 kilometro mendebaldera dago.

Zarautzek honako udalerri hauek mugakide ditu: Mendebaldean Getaria eta Aizarnazabal, hegoalde eta ekialdean Aia eta iparraldean Bizkaiko golkoa. Bestalde, ekialderago eta Zarautzekin mugarik egin ez arren, Orio udalerria bertatik-bertara kokatuta dago.