Txantiloi:2015-8 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Goenkale ETB1eko euskarazko telesaila bat izan zen, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EITBk ekoitzia. Telesail hau 21. denboraldiz aireratu zen. Astelehenetan emititzen zen eta Arralde fikziozko herriko biztanleen arteko gorabeherak kontatzen zituen. Telesailaren izenburua herriko izen bereko Goenkale kalearengatik jasotzen zuen. 1994ko urriaren 3an hasi zen, eta 2015eko abenduaren 21an amaitu zen, hortaz Euskal Herria nahiz Espainiar estatuko inoizko telesail luzeena da.

EITB Miramonen egunero barneko eszenak grabatzen ziren, eta kanpoaldeko sekuentziak, Gipuzkoako Orio eta Tolosan udalerrietan. Horrez gain, telesailean Euskal kostaldeko beste hainbat herritako irudiak ere tartekatzen ziren, hala nola, Gipuzkoako Getaria eta Donostia, eta Bizkaiko Bermeo, Lekeitio eta Bilbo, etab.

Hasierako urteetan astelehenetik ostiralera ematen zuten arren, 13. denboralditik 20. denboraldira arte astelehen eta astearte gauetan ematen zuten soilik; hala ere, egun bakoitzeko kapituluak bikoitza irauten zuen. 21. denboraldia astehelenetan bakarrik emititzen ziren, eta atal bakoitzak, gutxi gorabehera, 50 minutu irauten zituen.

Garai guzti horretako ETB1eko saiorik arrakastatsuena zen eta sare sozialetan ere jarraipen zabala izan zuen. ETBren inoizko saiorik garrantzitsuenetakoa da.