Txantiloi:2016-7 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Imanol Larzabal Goñi, ezagunagoa Imanol ponte izen soilaz (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko azaroaren 11 - Orihuela, Alacant, 2004ko ekainaren 25a) euskal kantaria izan zen. 1964an hasi zen kantatzen. Bere lehen diskoa ezizen batekin atera zuen (Michel Etchegaray), frankismo garaia baitzen. 1971an, kartzelan sei hilabete pasa ondoren, Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen. Frantzian hainbat kantari ezagutu zuen, hala nola Paco Ibáñez, zeinekin askotan kantatu baitzuen geroztik, Gwendal talde bretoia, Elisa Serna, eta Georges Moustaki. Aurrerago, 1977ko amnistiaren ondoren, Hego Euskal Herrira itzuli zen eta kantari jarraitu zuen. Euskal olerkari askoren hitzak musikatu eta kantatu zituen: Jon Mirande, Mikel Arregi, Koldo Izagirre, Xabier Lete eta Juan Mari Lekuona idazleenak, besteak beste. Gaztelaniazko zenbait testu ere musikatu eta interpretatu zituen. ETAk 1986an bere buruzagi ohi Yoyes hil zuenean, Imanolek bere omenaldian parte hartu zuen. Harrezkeroztik ETAren inguruko zenbait jenderen boikota eta mehatxuak nozitu zituen. Azkenean, Euskal Herritik kanpora joan zen bizitzera. Orihuelan hil zen bat-batean buruko odol-isuri baten ondorioz. Hil zenean, sehaska-kanten disko bat prestatzen ari zen. Handik pixka batera, bere kantari lagunek diskoa osatu eta bere omenez argitaratu zuten.