Georges Moustaki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Georges Moustaki
Goerges mous675.jpg
Bizitza
Izen osoa Giuseppe Mustacchi
Jaiotza Alexandria1934ko maiatzaren 3a
Herrialdea  Grezia
 Frantzia
Lehen hizkuntza italiera
Egyptian Arabic Itzuli
Heriotza Niza2013ko maiatzaren 23a (79 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Père Lachaise hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: birika-enfisema
Familia
Bikotea(k) Édith Piaf
Hezkuntza
Hizkuntzak greziera modernoa
greziera
italiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, soinu banda konpositorea, egile abeslaria, abeslaria, margolaria, gidoilaria eta recording artist Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Georges Moustaki
Genero artistikoa chansona
Musika instrumentua gitarra
ahotsa
Diskoetxea Polydor Records
IMDb nm0610128
www.creatweb.com/moustaki/

Georges Moustaki, jaiotza izenaz Giuseppe Mustacchi (Alexandria, Egipto, 1934ko maiatzaren 3a - Niza, Frantzia, 2013ko maiatzaren 23a) Egipton jaiotako frantses egile abeslaria izan zen, jatorriz greziarra. XX. mendeko kantagintzaren erreferente nagusietakoa.[1] 30 disko kaleratu zituen —2008an azkena, Solitaire—, eta antzerkirako eta zinemarako musika ere ondu zuen. Chanson doinuen erreferenteetako bat bihurtuta, Europako ezkerreko mugimenduetan izan zen estimatua, batik bat. «Nire sentimenak hurbiltzen dira grebalariengana, libertarioengana, ez ideologia edo mugimendu batera», esan zuen 2012an, Philippe Poutou ezker muturreko Alderdi Antikapitalista Berriko hautagaia jendaurrean sostengatu zuenean.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziako Korfu uhartekoak zituen gurasoak, eta hainbat kulturaren eragina izan zuen txikitan (Greziakoa, Ingalaterrakoa, Portugalgoa, Espainiakoa, Italiakoa, Alemaniakoa eta arabiar herrietakoa, besteak beste).[1]

Bere jaioterri Alexandrian egin zituen haurtzaroa eta nerabezaroa. Hango frantses lizeoan ikasi zuen; hainbat kulturaren eragina barneratu zuen hango korridoreetan, eta hamaika hizkuntzaren oihartzunak jaso. Nassim aitak, gainera, bost hizkuntza hitz egiten zituen; eta Sarah amak, bost. Hain zuzen, liburu saltzailea zen aita, eta liburuz betetako dendan hasi zen Moustaki antzerkiarekin, musikarekin eta zinemarekin zaletzen.[2]

1951n Parisa joan zen. Han, liburuzain, kazetari eta zerbitzari gisa hasi zen lanean. Georges Brassensi eta Edith Piafi kantuan entzunda piztu zitzaion kantagintzarako zaletasuna eta pasioa. Edith Piafekin elkartu zen, eta izugarrizko arrakasta izan zuten elkarrekin (Milord abestia izan zen garai hartako ezagunena). Arrakasta hark aukera eman zion abeslari eta egile gisa zuen ahalmena erakusteko. Serge Reggianik abestutako Sarah, Ma liberté, Votre fille à vingt ans abestiek izen handia eman zioten. 1969an, Le Métèque diskoa grabatu zuen, eta milioi bat ale baino gehiago saldu zituen disko hartatik. Orobat izan ziren famatuak Temps de vivre, Bahia, Ma solitude eta Il est trop tard abestiak. Euskaraz ere kantatu zuen Moustakik, Imanol Larzabalekin batera: Hori bera da denen ixtoria (Elkar, 1996) diskoko Zergatik kantuan abestera gonbidatu zuen Imanolek, eta Moustakik onartu.[2]

Frantses hiritartasuna hartu zuen 1990eko hamarraldiaren hasieran.

Azken kantaldia 2009ko urtarrilaren 8an egin zuen, Bartzelonan. Ez zuen amaitzerik izan, arnasa hartzeko zailtasunak sortzen zizkion gaitz bat zuelako. 2011ko urriaren 13an jendaurrean kantatzeari utziko ziola jakinarazi zuen, osasun arazo haien ondorioz.[1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Moustaki Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Georges Moustaki kantaria hil da, 79 urterekin», Berria, 2013-05-23.
  2. a b c Igor SUSAETA: «Plazeretik abiatuz», Berria, 2013-05-24.