Txantiloi:2017-42 Nabarmendutakoa
Itxura
Zarautz, Gipuzkoako kostaldearen erdialdeko udalerri bat da, Urola Kosta eskualdeko hiriburua. Turismoa eta merkataritza ditu ekonomia jarduera nagusiak. Uda garaian Zarauzko hondartza egunero beteta egon ohi da, 2.8 kilometro luze edukiz, Euskal Autonomia Erkidegoko luzeena, eta Euskal Herriko bigarren luzeena Hendaiako Ondarraitz hondartzaren ondoren.
Probintziako bosgarren udalerririk populatuena da, Donostia, Irun, Errenteria eta Eibarren ostean: 23.040 biztanle zituen 2016. urtean. Euskal Herriko kostako udalerri honek udan populazio hori hirukoiztu egiten du, eta 60.000 biztanle ere izaten ditu. Donostia hiriburutik 15 kilometro mendebaldera dago.