Txantiloi:Gertaerak/2/25
- 1119 - Tuterako errenditze agiria. Ordura arte musulmana zen hiria, Nafarroako erregearen eskutan geratu zen.
- 1570 - Pio V.a aita santuak Elisabet I.a Ingalaterrakoa (irudian) Eliza Katolikotik kanporatu zuen.
- 1947 - Prusiako estatua desegin zen.
- 1954 - Gamal Abdel Nasser Egiptoko buruzagi bihurtu zen.
- 2006 - Munduan 6,5 mila milioi biztanle zeudela kalkulatu zen.