Txantiloi:Gertaerak/4/17
- 1555 - 18 hilabeteko setioaren ostean, Siena (irudian) errenditu egin zen Florentziako armadaren aurrean, eta Sienako Errepublika Toskanako Dukerri Handiarekin batu.
- 1961 - Kubako Zerrien badiako inbasioa hasi zen CIAk sustatua, Fidel Castro boteretik kentzeko asmoz.
- 1975 - Kanputxeako Gerra Zibila amaitu zen, Pol Poten agintepeko Khmer Gorriak alderdikoek Phnom Penh bereganatu zutenean.