Pol Pot

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pol Pot
PolPot.jpg
General Secretary of the Communist Party of Kampuchea

otsaila 1963 - 1981
Tou Samouth
Kanbodiako Lehen Ministroa

1976ko urriak 25, 1976ko apirilak 14 - 1979ko urtarrilak 7, 1976ko irailak 27
Nuon Chea - Pen Sovan
Bizitza
Jaiotza Prek Sbauv1925eko maiatzaren 19a
Herrialdea  Kanbodia
Heriotza Anlong Veng District1998ko apirilaren 15a (72 urte)
Hobiratze lekua Anlong Veng District
Familia
Ezkontidea(k) Khieu Ponnary
Anai-arrebak
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Zerbitzu militarra
Gatazka Vietnamgo Gerra
Sinesmenak
Alderdi politikoa Communist Party of Kampuchea
Party of Democratic Kampuchea
Cambodian National Unity Party

Saloth Sar, Pol Pot ezizenez ezagunagoa, (Kompong Thom, 1925eko maiatzaren 19a - Kanbodiako oihana, 1998ko apirilaren 15a) Khmer Gorrien liderra izan zen eta Kanputxeako lehen ministroa 1975 eta 1979 urteen bitartean. Ezizena frantsesetikoa da, Politique Potentielle adjektiboen laburdura, alegia.

Kanbodiako Alderdi Komunistako kide egin zen 1946. urtean, eta hura sendotzen eman zituen hurrengo urteak. Khmer Gorriekin bat eginda Kanbodiako aginpideaz jabetu zen (Kanputxea), Lon Nol-en gobernua eraitsi ondoren (1975), eta lehen ministro kargua hartu zuen. Bere gobernualdian, Mao Tse-tung-en tesiaren interpretazioa, nazionalismo indartsu batekin batera erabili zituen. Garai honetan, hilketak, tortura, gosea, eritasunak zirela eta, 2.000.000 inguru kanputxear hil zituen Gobernuak, etsai ezkutua delakoaren aurkako politikan, hau da, Kanputxean Pol Poten politika ezartzearen aurka zeudenak aitzakia hartuta.

Gobernu berria osatu zenean, mendietan ezkutatu eta Khmer Gorrien komandante gisa borrokan jarraitu zuen. 1985ean Khmer Gorrien zuzendaritzatik ofizialki kendu bazuten ere, dirudienez haien buru izaten jarraitu zuen. Khmer Gorrietako kideen kontrako zigorrak ezarri zituen, eta zigor haien ondorioz Khmer Gorriek berek gatibu zutela hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pol Pot Aldatu lotura Wikidatan