Txantiloi:Gertaerak/5/21
- 1871 - Frantziako Gobernuaren tropek Parisko Komunaren aurka ekin zuten. Kale borroka gogorretan 20.000 komunazale hil eta 38.000 atxilotu zituzten.
- 1904 - FIFA futbolaren nazioarteko elkartea sortu zuten Parisen.
- 1998 - Indonesian 32 urtez boterean egondako Suhartok agintea utzi zuen.
- 2001 - EiTBko helikoptero batek istripua izan zuen Markinan Euskal Herria lau haizetara sailerako grabatzen ari zenean. Ondorioz, Roberto Arenas pilotua, Ruben Cortijo kameralaria eta Iñaki Pangua zuzendaria hil eta Santiago Yaniz argazkilaria zauriturik atera zen.
- 2006 - Montenegrok (irudian) Serbiarekiko independentziaren alde egin zuen erreferendum batean, %55ak baiezkoa bozkatuz.