Txantiloi:Gertaerak/6/25
- 1875 - Little Big Horngo gudua (irudian): Zaldi Ero buruzagiaren agindupean zeuden lakota sioux, iparraldeko txeiene eta arapaho tribuek George Armstrong Custer jeneralaren Zalditeriako 7. Erregimentua garaitu zuten.
- 1937 - Gasteiz: faxistek Estepan Urkiaga Lauaxeta fusilatu zuten.
- 1947 - Anne Franken egunkaria argitaratua izan zen.
- 1975 - Mozambike estatu independente bilakatu zen eta Portugalen kolonia izateari utzi zion.
- 1991 - Esloveniak independentzia iragarri zuen Jugoslaviarengandik.
- 2014 - Korsikako FLNC erakundeak borroka armatua uztea erabaki zuen.