Txantiloi:Maiatza 21
Itxura
- 1871 - Frantziako Gobernuaren tropek Parisko Komunaren aurka ekin zuten. Kale borroka gogorretan 20.000 komunazale hil eta 38.000 atxilotu zituzten.
- 1887 - Secundino Zuazo arkitektoa jaio zen Bilbon (h. 1971).
- 1904 - FIFA futbolaren nazioarteko elkartea sortu zuten Parisen.
- 1998 - Indonesian 32 urtez boterean egondako Suhartok agintea utzi zuen.
- 2006 - Montenegrok (irudian) Serbiarekiko independentziaren alde egin zuen erreferendum batean, %55ak baiezkoa bozkatuz.