Secundino Zuazo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Secundino Zuazo
Bizitza
Jaiotza Bilbo1887ko maiatzaren 21a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1970eko uztailaren 11 (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Lan nabarmenak Q28542150 Itzuli
Palacio de la Música Itzuli
Casa de las Flores Itzuli
Nuevos Ministerios Itzuli
Q30666173 Itzuli
Kidetza Instituto de Estudios Madrileños Itzuli
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Euskal Artisten Elkartea
Artikulu hau arkitektoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zuhatzu».

Secundino Zuazo Ugalde (Bilbo, Bizkaia, 1887ko maiatzaren 21aMadril, 1970eko uztailaren 11a) euskal herritar arkitekto eta hirigile arrazionalista zen.

Ikasketak Madrilen egin eta 1913an diplomatu zen. 1920an International Congress on House Construction and Urban Planning biltzarrera joan zen Londresera, etxebizitzaren arazoa eta hiri handien plangintza gai garrantzitsutzat zituelako. 1925ean Exposition Internationale des Arts Décoratifs et Industriels Modernes erakusketan parte hartu zuen Parisen. Han arkitekto holandar garaikideak topatu zituen, adreilua erabiltzen zutenak holandar tradizioari jarraiki baina guztiz modu berrian erabiliz. Hurrengo urteetan maiz joan zen Holandara eta askotan elkartu zen Amsterdamgo Eskolako kideekin. Espainiako Gerra Zibilean Parisera erbesteratu zen eta Espainiara itzuli zenean Las Palmas Kanaria Handikoan egon zen zigortua 1939-42 artean.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santanderreko postetxea (Eugenio Fernández Quintanilla arkitektoarekin batera diseinatua).

Bere lanik ezagunena "Loreen Etxea" (Casa de las Flores) dugu, Madrilen eraikia 1930-32 urteetan. Proiektuak etxadi edo etxe-uharte osoa hartzen du eta aldi berean eraiki zen, Madrilgo zabalguneko Castro Planeko etxebizitza gehienak ez bezala. Adibide izateko asmoarekin jaio zen, arkitekturaren eta hirigintzaren alorretan, 1860ko Zabalgune Planak markatutakoa baino hiri hobea eraiki zitekeela argi erakutsiz. Hori lortzeko, perimetroari atxikitzen zaion lerro-eraikin bikoitza eraiki zituen, tarteko patio luzeek bi blokeak banatuz, non eskailerak bakarrik tartekatzen diren. Etxadiaren erdian gune berde handi bat dago, egoileek soilik erabil dezaketena, Rodríguez San Pedro eta Meléndez Valdés kaleetara irekitzen dena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]