Alpetar kakalardo adarluzeek 15 eta 38 milimetroko luzera izan dezakete (edozein etxetan aurki dezakegun pila txiki bat bezala). Kakalardo adarluze alpetarretan arrek bakarrik dituzte antenak, eta hauek gorputzaren luzeraren bikoitza izan dezakete. Kakalardo honen itxura laua da, eta urdin eta gris koloreak dituzte haien gorputzean orban beltzekin konbinaturik. Kakalardo hauek pagoetan bizi ohi dira, eta Europako edozein pagaditan aurki ditzakegu. Udan kakalardo adarluze alpetar helduak hegan egiten dute jada hilda dauden pagoetan haien arrautzak uzteko.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugalketari dagokionez, kakalardo adarluzea udan ugaltzen da. Arrak pagoen zuhaitz-azalean jartzen dituzte larbak. Arrautza horiek botatzean, larba bihurtzen dira, eta horiek 3 urtez, egurrean zuloak egiten igarotzen dituzte egunak. Pupa fasetik pasatzean heldu egiten dira eta bi eta bost aste arteko bizitza dute.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elikadurara begira, nahiz eta kakalardo arruntak edozer jan, gure alpetar kakalardo adarluzea egunean zehar loreetan esertzen dira eta haien polena jaten dute. Esan bezala, metamorfosiaren lehenengo fasean, arrak pagoen zuhaitz-azalean jartzen dituzte larbak eta hauek, pagoen zuraz elikatzen dira.
Alpetar kakalardo adarluzea babestuta dagoen espezie bat da. Haien arrisku nagusia kakalardoa kopuru handitan harrapatzen duten bildumagileetan dago, baita basoen garbitze prozesuak eroritako enborrak kenduz eta pagadien zur-ustiapena eta koniferoekin basoberritzean ere.
Urkiolako kontserbazio planak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011 urtean Urkiolako parke naturalean zuhaitz lepatuen kontserbazio plan bat hasi zen zuhaitza zaharretan bizi diren alpetar kakalardo adarluzea bezalako espezieak babesten laguntzeko.
Zuhaitz lepatuen inguruan gehiago jakiteko:
https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/zuhaitz-lepatuak-ontzigintzatik-jasangarritasunera/