Lepatze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pago lepatuak, Otzarreta pagadia, Gorbeia
Sahats lepatu bat (Salix viminalis).

Zuhaitza lepatzea adaburua edo erdiko adarra moztea da, lepogainetik albo adarrak haz daitezen.[1] Basoak ustiatzeko modu hau oso hedaturik egon zen Euskal Herrian eta Europa osoan. Bi mozkin hauetako bat nahi izaten zen zuhaitza lepatzen zenean: aziendentzako bazka (esate baterako, lizar hostoa) edo egurra. Lehenbiziko kasuan adar berriak 2-6 urtetik behin mozten ziren. Helburua egurra zenean, berriz, 8-15 urtetik behin moarratzen ziren.

Euskal Herrian bereziki lepatu izan ohi den zuhaitza pagoa da, baina baita ere haritza eta artea. Basoko zuhaitzez gain, soro eta bide ertzetako zuhaitz bakanduak ere lepatu izan ohi dira Europan zehar, batez ere xarma, haritza, lizarra, zumarra, makala eta sahatsa.

Pago lepatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pago motz bat (Nafarroa)

Euskal Herriko pagadi ugari ustiatzeko, pagoak lepatu egin ohi dira. Zuhaitz horiei pago motzak (edo motxak) edo lepatuak deritze. Lepatu gabe badira, pagolizar deritze. Pago motzean, adarrak aldamenetara irteten zaion zatia pago-burua da[2].

Pago motzak 2-3 metroko enbor lodia dute eta lepogainetik ateratzen diren zenbait adar luze. Adarrak 10-15 urtetik moarratzen ziren, ontzigintzan erabiltzeko edo egur ikatza egiteko.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]