Ametz arrunta Fagazeoen familiako zuhaitz ertain bat da, haritzen eta gaztainondoen antzerakoa.
Nolakoak dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteak direnean adarrak behetik ateratzen hasten dira eta hazi ahala jausten hasten zaizkio. Heldu bihurtu baino lehen enbor-azal leuna dute eta gris kolorekoak dira. 25 urte baino gehiago bete bezain laster, azala loditzen zaizkie. Zuhaitz hostoerorkorra denez, gutxienez urtean behin erortzen zaizkio hostoak.
Non aurkitzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitz mota hau Iberiar penintsulan eta Afrikako ipar-mendebaldean bizi dira.
Zenbateko garaiera daukate?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitz mota hau, 25 metrotara iritzi ahal arren, txikiagoak izaten dira. Gutxi gora behera, 13-14 pertsona helduta eta bata bestearen gainean jarrita beharko lirateke 25 metrotako ametz arruntaren tontorrera iristeko.
Sailkapen zientifikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreinua | Landarea (Plantae) |
Ordena | Fagales |
Familia | Fagaceae |
Generoa | Quercus |
Espeziea | Quercus pyrenaica |
Zeintzuk dira bere fruituak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitz honen fruituak ezkurrak dira. Guretzat janezinak izan harren katagorri eta txerriei asko gustatzen zaizkion fruituak dira.
Zergatik dira ezinbestekoak ekosistemetan?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ametz arruntak zuhaitz edo landare guztiak bezala, kate trofikoaren ekoizleak dira, hau da, lehen mailako kontsumitzaileentzako janaria dira, hauek animalia belarjaleak dira. Gainera, ametz arruntak kimuak sortzeko gaitasun horri esker oso garrantzitsuak dira biodibertsitaterako, hau da, bizidunen aniztasunerako. Horretaz gain, zuhaitzak dituen sustrai lodiei esker lurra egonkortzen dute, lur-jausiak geratzeko arriskuak gutxituz.
Zer dira kimuak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kimuak ametz arruntaren enborraren inguruan hasten diren adartxoak dira, udaberrian hasten dira gehienbat eta enborra mozten bada, are gehiago hasten dira.
Zertarako erabiltzen dira ametzak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraganean ametz arruntaren enborra trenbideak edo larrua eskuz ontzeko egiteko erabili ohi zen, bereziki, egurra kalitate eskasekoa zelako eta altzariak egiteko balio ez zuelako, baina gaur egun kimuak izeneko adarrak erreproduzitzeko gaitasuna baliatuz, oso erabiliak dira egur ikatza egiteko Horretaz gain, ezkurrak abereentzako elikagai gisa balio dute.