Wikipedia, Entziklopedia askea

Andoni Sagarna

Andoni Sagarna Euskaltzaindiako kidea da

Andoni Sagarna Izagirre (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko uztailaren 11) ingeniaria eta Euskaltzaindiko kidea da. Euskara modernizatzeko lan handiak egin ditu, bai hiztegiak sortzen, bai euskara konputagailuarekin errazago landu ahal izateko ere.

Hiztegi hauen sorkuntzan parte hartu zuen Andoni Sagarnak: Fisika (1980), Kimika (1980), Kirol-arloko Kirolkidea (1982), Banka (1983), Teknologia mekanikoa (1985, arduradun nagusia izan zen Sagarna), Kirola/1: futbola (1985), eta Glotodidaktika (1987). Sagarnaren zuzendaritzapean sortu zen EuskalTerm aplikazio informatikoa, hiztegiak Internet bidez kontsultatzeko balio du, eta eredugarri izan da Europa mailan.

Hizkuntza-teknologian (itzulpen automatikoa, zuzentzaile ortografikoa, konputagailuak euskara ulertzea edo hitz egitea...) oso inportantea da testu asko bilduta edukitzea, horrela konputagailuak metodo estatistikoak erabiliz hizkuntza "ikas" dezake. Andoni Sagarnak horrelako euskarazko testu handiak bildu ditu, hasieran XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa sortzeko, eta orain ere horretan lan egiten du Euskaltzaindian (lankidetzan Ixa Taldearekin, UZEIrekin eta Elhuyarrekin). Azken proiektu horren izena Lexikoaren behatokia da eta 60 milioi hitz baino gehiago batu dituzte.