UZEI

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

UZEI (Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea) terminologia eta lexikografia zentro bat da. Euskara berritu eta mundu modernora egokitzeko helburuarekin 1977an sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da, edozein euskal hiztunek edozein lan-eremutan egokitasunez eta zehaztasunez erabil dezan. 1987an, 226/1987 Dekretuaren arabera eta berariazko lankidetza-hitzarmena izenpetuz, Eusko Jaurlaritzaren Babespeko Elkarte bihurtu zen hizkuntza-plangintzako ikerlanean aritzeko.

1989an, Onura Publikoko aitorpena eman zion Eusko Jaurlaritzak hizkuntzaren ikerketan eskaintzen dituen zerbitzuengatik, Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorreko lanak sustatzen dituelako.

Produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskalterm[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtetan egindako hiztegi terminologiko guztiak banku terminologiko batean sartu ziren. Honela, 1986an Euskalterm terminologia-bankua sortu zen bere baitan.

Andoni Sagarna XX. menedeko euskararen corpus estatistikoaren diseinatzailea izan zen, UZEIn lan egiten zuela

XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa sortzeko sustatzaile nagusia UZEI izan zen Andoni Sagarnaren zuzendaritzapean.[1][2] Metodo oso zehatzak definitu zituen orduan, batetik hizkuntzaren erabileraren inbentarioa lortzeko, eta bestetik testu guzti horien "argazki ona" izan beharko zen lagin estatistikoa definitzeko. Ildo horretatik,

Lexikoaren Behatokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lexikoaren Behatokia proiektua Euskaltzaindiaren ekimenez abiatu zen, 2007an, Hiztegi Batuko Lantaldeak egindako proposamen bati erantzunez, eta lankidetzan Ixa Taldearekin, UZEIrekin eta Elhuyarrekin. Proiektuaren emaitza da izen bera duen corpusa, zeina web bidez kontsultatu baitaiteke. 60 milioi hitzeko testu-corpus bat eratu du 2017ra arte. Corpusa automatikoki prozesatuta dago, eta linguistikoki etiketatuta, eta hizkuntza-corpusek ohikoa duten kontsulta-funtzionalitatea eskaintzen dio erabiltzaileari.[3][4]

Hiztegi terminologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortu zenetik UZEI 2420 hiztegi terminologikotik sortu ditu.[5]

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun hauek dira UZEIren jarduera-lerro nagusiak:

  • Hiztegi Orokorra: UZEIko Lexikografia Sailak Euskaltzaindiaren Hiztegi Baturako ikerketa-lana egiten du. Hiztegi osagarriak ere lantzen ditu sail honek (Sinonimoen Hiztegia adibidez).
  • Corpusgintza: Euskarazko testu-corpusen diseinuan, egituratzean eta lematizazioan aitzindaria da UZEI. Emaitzarik aipagarriena XX. Mendeko Euskararen Corpusa da. Egun, itzulpen-corpusak kudeatzeko sistemen garapenean ari da UZEI.
  • Hiztegi teknikoak: Hastapenetik ari da UZEI hiztegigintzan. Hiztegiak UZEIk sortu zuen EUSKALTERM banku terminologiko publikoan integratzen dira. UZEI, terminologiaren normalkuntzarako erabakiak hartzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordeko kide da.
  • Itzulpengintza teknikoa: Lan terminologikoarekin lotura izanik, UZEIk arlo berezietako itzulpen eta lokalizazioak egiten ditu, besteak beste informatikan, medikuntzan, zuzenbidean, arkitekturan eta enpresa-kudeaketan.
  • Trebakuntza: Bere lanaren hedapenari garrantzia ematen dio UZEIk. Horrela jardunaldiak eta kongresuak antolatzeaz gain, trebakuntza eskaintzen du bere ezagutza-esparrutan, unibertsitatean eta graduondokoetan.
  • Hizkuntza-teknologiak: Hobelex lexiko-zuzentzailea sortu zuen 2014an. UZEI INNOBASQUEko kide da eta hainbat ikerketa-lerro ditu irekiak bere ezagutza-esparruetan (terminologian eta lexikografian).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]