Wikipedia, Entziklopedia askea

Andromeda (mitologia)

Andromeda (mitologia)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NOR ZEN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar mitologian Andromeda, Etiopiako errege ziren Kasiopea eta Zefeoren alaba zen.

KONDAIRA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andromeda

Kasiopeak, bere burua Nereida bezain edertzat hartuz, Poseidonen haserrea piztu zuen, eta honek uholde bat eta Zeto izeneko itsas munstro bat bidali zituen gizaki eta abereak desagerraraztera. Amonen orakuluaren bidez, euren alaba Andromeda Zeto itsas munstroarekin ezkondu arte ezer konponduko ez zela jakinik, Zefeo erregeak, bere alaba, arroka bati kateatuta utzi zuen. Perseok, naiadeek oparitu zizkion sandalia hegalariei esker hegan eginez, Medusa hil ondoren itzultzen ari zela, Andromeda ikusi eta berarekin maitemindu zen. Kasiopea eta Zepeori, beren alabaren eskua eskatu zien eta Andromeda munstroaz libratzea lortu zuen. Perseok hil egin zuen munstroa eta Medusaren burua erabili zuen, animalia harri bihurtzeko. Andromedak pozik onartu zuen ezkontza, baina Kasiopeak ezezkoa eman zuen, bere alabaren eskua jada Agenor printzeari agindu baitzion. Perseok, bere burua, Medusaren burua erabiltzera behartua ikusi zuen, honela, oraindik bizirik geratzen zirenak harri bihurtuz. Azkenik, Andromeda pozik ezkondu zen Perseorekin.

Sei seme eta alaba eduki zituzten: Perses, Altzeo, Mestor, Heleo, Elektrion, Estenelo eta Gorgofone.

Hil ondoren, Ateneak Andromeda, zeruko konstelazioen artean jarri zuen, Perseo eta Kasiopeagandik gertu.

MITOAREN OIHARTZUNAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sofoklesek eta Euripidesek istorio hau oinarri bezala hartuta, zenbait tragedia idatzi zituzten.

Clash of the Titans filmak sortu ziren (1981ean eta 2010ean).