Wikipedia, Entziklopedia askea
Azkonarra

Azkonar arrunta animalia ugaztuna da, eta Europan eta Asiako eremu handitan bizi da. Orain dela gutxi gora behera 4 milioi urtetik bizi da gure planetan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia txikia da, 90 cm neurtzen du gorputz osoak, 18 cm buztanak, eta animalia berak 15 kg pisatzen du. Buztan luzea da; ile grisa gorputz osoan du, eta buruan, berriz, txuria bi marra beltzekin. Hankak laburrak eta sendoak dira. Mutur nabarmena eta gihartsua du; lepoa, berriz, motza eta zabala. Larrua lodia eta sendoa dauka.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa udaberri hasieran eta uda amaieran gertatzen da. Arrak kosk egiten dio emeari lepoan.

Haurdunaldiak 65 egun irauten du. Normalean jaiotza gehienak otsailean eta martxoan izaten dira.

Azkonarrak 2 eta 6 ume tartean egiten ditu. Umeak 12-15 cm luze izaten dira. Begiak 9-10 aste igaro ondoren irekitzen dituzte.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkonarrak orojaleak dira, hau da, denetik jaten dute. Intsektuak jaten dituzte, eta baita eztia ere. Hainbat narrasti txiki ere jan ditzazkete. Normalean gauez ehizatzen du.

Izena beste hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]