Edukira joan

Txikipedia:Benin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Benin edo Beningo Errepublika, Afrika mendebaldeko estatu burujabea da. 2018an 11,5 biztanle inguru zituen. Bertako hiriburua Porto Novo da.[1]

Beninen kokapena munduan
Beninen kokapena munduan

Mendebaldean Togo du, Nigeria ekialdean, Burkina Faso eta Niger iparraldean eta Ozeano Atlantikoa hegoaldean.[1]

Klima bero eta hezea da. Bi euri sasoi daude: apiriletik uztailera, eta irailetik azarora.

Harea asko duen herrialdea da, ozeanoari lotutako aintzirak ditu. Ibai nagusiek ipar-hego norabidea dute. Antzira handienak hegoaldean daude: Nokoué eta Ahémé.[1]

Beninek historian zehar gerra asko izan ditu. 1894an Frantziak konkistatu zuen eta 1960an independentzia lortu zuen, horren ondorioz, frantsesez hitz egiten da.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Benin. 2024-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).