Porto Novo
Itxura
| Porto Novo | |
|---|---|
| hiria | |
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| Beninen banaketa administratiboa | Ouémé |
| Alkatea | Moukaram Océni |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 6°29′00″N 2°37′00″E / 6.4833°N 2.6167°E |
![]() | |
| Azalera | 110 km² |
| Altitudea | 38 |
| Demografia | |
| Biztanleria | 234.168 (2025) |
| Dentsitatea | 4.503 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Hiri senidetuak | Cergy-Pontoise eta Lyongo Metropolia |
| http://www.portonovo.bj | |
Porto Novo[1] (baita Hogbonou edo Adjacé ere) Beningo hiriburua da, Cotonou hiri nagusia den arren. Herrialdearen hego-ekialdean dago, Gineako golkoaren ertzean. Burdinbide batek lotzen ditu Porto Novo eta Cotonouko hiriak. Merkataritzagune garrantzitsua da, eta zentral termikoa du. Kopra, olioa eta kotoia esportatzen dira bertako portutik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipagarriak dira katedral portugaldar zaharra eta kolonia garaiko jauregiak. Antzinako erreinu baten hiriburua zen XVI. mendean; XVII. mendean portugaldarren merkataritzagune eta esklaboen salerosketaren abiapuntu izan zen. 1900. urtean egin zuten Dahomeyko (gaurko Beningo) hiriburu.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 27 | 28 | 28 | 28 | 27 | 26 | 25 | 25 | 25 | 26 | 27 | 27 | 26 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 23 | 34 | 86 | 127 | 215 | 370 | 129 | 44 | 89 | 140 | 52 | 16 | 1326 |
| Iturria: [2] | |||||||||||||
Portonovoar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anicet Adjamossi (1985) futbolaria[3]
- Kamarou Fassassi (1948) politikaria
- Samuel Oshoffa (1909–1985) Kristoaren Zerutar Elizaren sortzailea.[4]
- Paulin Soumanou Vieyra (1925-1987) idazlea
- Romuald Hazoumè (1962) artista
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ Weatherbase. Weatherbase (kontsulta data: December 13, 2012).
- ↑ www.lequipe.fr: Adjamossi (Frantsesez)
- ↑ Crumbly, Deidre Helen. (2008). Spirit, Structure, and Flesh: Gendered Experiences in African Instituted Churches Among the Yoruba of Nigeria. University of Wisconsin Press, 54 or. ISBN 978-0-299-22910-8..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Frantsesez)
| Artikulu hau Beningo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
