Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bitxilore

Bellis perennis
   Ba al dakizu   

Gure lorategietan izan dezakegun lorea izateaz gain, sendabelar bezala ere erabiltzen da.

Bitxilorea edo Bellis Asteraceae familiako landare bat da. Hostoak erroseta forma izateagatik dira bereizgarriak Bitxiloreak. Hosto horietatik zurtoin loredunak hazten dira eta hauek gaua iristerakoan itxi egiten dira eta egunsentian, argia dagoenenan, berriz ere irekitzen dira. Kamamilaren antzeko lorea du (familia berekoak dira).

Mendebaldeko eta erdialdeko Europakoak dira jatorriz eta bertan, forma basatian hazten dira.

Ezagunena, basabitxilorea (Bellis perennis) da.

   Ba al dakizu   

Kamamila (manzanilla) egiteko erabiltzen den lorea da

Eta...zergatik "Bitxilore"?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuek, izena Bellide hitzetik datorrela diote, Danaus-en, Argoseko erregearen alaba anker eta krudel baten izenetik, hain zuzen ere. Beste batzuk latinetik datorrela diote bellumes (= gerra) zauriak sendatzeko ahalmen handiari erreferentzia eginez. Filologo modernoek diotenaren arabera, lore honen izena latinetik dator, bellus (=polita) lorearen freskotasunari erreferentzia eginez.

Non aurki ditzazkegu?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
   Ba al dakizu   

Ekiloreen familiakoa da

Bitxilorearen habitat naturala asko hedatu da. Izan ere, egoera desberdinetara erraz egokitzen den lorea da. Erdialdeko eta mendebaldeko zein iparraldeko Europan, Asian eta, ingelesei esker, Ipar Amerikan ere aurki daitezke.

Polinizazioa
   Ba al dakizu   

Mundu osoan ezaguna den , “Maite nau” “ ez nau maite” jolasaren adierazle dela?.

Lore honek, hazi asko sor ditzake. Hauek, haizearen bidez garraiatzen dira polinizazioa ahalbidetzeko. Espeziearen arabera 1-2 urte bizi dira. Bi urte bizi direnak lehenengo urtetik aurrera hazten dira eta bigarren urtera arte eta hil baino lehen ez dute lorerik ateratzen.