Clara Campoamor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Clara Campoamorren omenezko eskultura.

Clara Campoamor Rodriguez espainiar politikari bat izan zen, emakumeen eskubideen alde lan handia egin zuena. 1888ko otsailaren 12an jaio zen Madrilen eta 1972ko apirilaren 30ean hil Lausanan (Suitzan). Emakumezkoen boto eskubidea lortzeko lan handia egin zuen, bai eta lehen aldiz lortu ere 1931n.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide ikasketak egin ondoren abokatu lanetan hasi zen. Politikan sartu zen. 1931n, Bigarren Errepublikan, diputatu aukeratu zuten Espainiako Kongresuan –emakumeak aukeratuak izan zitezkeen, baina ezin zuten botorik eman–; hor ekin zion emakumeen boto eskubidea lortzeko borrokari.

1937an Espainiako Gerra zibilagatik atzerrira joan zen. Lehenik Buenos Airesen (Argentinan) bizi izan zen eta ondoren Suitzako Lausanan, hil arte. Denbora horretan liburuak idatzi eta emakumeen eskubideen aldeko lanean jarraitu zuen. 1972ko apirilaren 30ean hil zen, minbiziak jota. Bere gorpuzkiak Donostiako Polloeko hilerrian erraustu zituzten.

1918an, Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala sortu zen, feminismoa bultzatzeko. Garai hartako emakume jakintsuek osatzen zuten, eta Clara Campoamor eta Victoria Kent nabarmendu ziren haien artean.

Haren omenez, Donostiako Vinuesa plazan, eskultura bat egin dute.