Wikipedia, Entziklopedia askea
Zebra-arraina

Zebra-arraina, edo Danio rerio izen zientifikoagatik ere ezaguna, ur gezako arrain txikia da, cyprinidae familiakoa. Jatorriz Indiako ibaietakoa da, baina Asiako beste hainbat herrialdetan ere aurki daitezke; hala ere, ohikoa da mundu osoko akuarioetan aurkitzea, maskota gisa erabiltzen baita. Bost zentimetroko inguruko arrain txiki hau bere itxuragatik da ezaguna, izenak berak deskribatzen baititu. Mundu osoan ezaguna den zebra animaliak bezala, arrain honek ere kolore beltz urdinxkako marra batzuk ditu, bere burutik hegatseraino iristen direnak.

Zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zebra-arrainak batez ere krustazeo txikiak, intsektuak, larbak eta algak jaten ditu. Arrain txikiak eta uretako beste organismo batzuk ere jan ditzakete.

Uretako elikadura-kateaz hitz egiten, arrain hau presa arrunta da. Animalia batzuek elikagai gisa erabiltzen dute, hala nola, arrain handiagoek, hegazti batzuek eta baita mamifero eta krustazeoek ere. Bereziki ahateak eta kaioak.

Nolakoa da Zebra-arrainen ugaltze prozesua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zebra arrainaren bizi-zikloa ernaltzetik arrain heldura arte

Zebra-arraina obiparoa da; emeak 200 arrautza jar ditzake haurdunaldi bakoitzean. Arrautza horien inkubazio-denbora 2-3 egunekoa da, eta 3-5 egunen ondoren azaleratzen dira.

Gurasoek beren arrautzak jaten dituzte eta hori ez gertatzeko, ontzitik atera behar dira. Zebra-arraina indartsu eta osasuntsu hazteko, kalitatezko janaria eman behar zaio, elikagai bizia eta Javako goroldioa bezala. Zebra-arrainek 6 hilabete inguru behar dituzte sexu-heldutasunera iristeko, eta jaio eta 2-3 urtera hiltzen dira.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Zebra-arraina klonatu zen lehenengo ornoduna izan zen, eta arrain honek duen larru ederrean zehar ikus daiteke.

Ugaltzeko duen gaitasun handiari esker, eta baita enbrioiak gardenak direnez, substantzia desberdinak barne-organoetan duten portaera eta genetikoki manipulatzeko erraztasuna ikus daitezke. Horri esker, zebra-arraina asko erabili den animalia izan da laborategietan azken hamarkadetan.

   Ba al dakizu   

Zebra-arrainak gizakien antzeko ezaugarriak ditu, eta, beraz, zientzialariek zebra-arraina erabil dezakete gaixotasun genetikoak aztertzeko eta farmako eta terapia berrien segurtasuna eta eraginkortasuna probatzeko.

90eko hamarkadaren amaieran, espeziea beste populartasun-jauzi bat egin zuen lehen zebra-arrain transgenikoak merkaturatzen hasi zirenean. Ingeniaritza genetikoaren garapenaren emaitza da, eta ilunpetan dir-dir egiten duten marmoka eta koral espezie batzuen luminiszentzia eragiten duten geneak gehitu zituen. Ordutik, zebra-arrain fluoreszenteak mundu osoko akuarioetan merkaturatzen dira, legez zein legez kanpo.

      Ikusi!


Zebra arrainen mugimendu kolektiboaren eredua.







Gehiago jakiteko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]