Txikipedia:Donbass

Wikipedia, Entziklopedia askea

Donbass Azoveko itsasoaren eta Donets ibaiaren arteko eskualde historiko, ekonomiko eta kulturala da. Dobass-eko zatirik handiena Ukrainako ekialdean dago.

Donbass

Geografia eta Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatirik menditsuena erdialdea da.Ibai nagusia Severski Donets da, Don ibaiaren adarra. Hegoaldeko ibaiak Azoven itsasoratzen dira. Klima kontinentala du. Alde handia dago neguko eta udako tenperaturen artean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donbasseko lurzoruak oso emankorrak dira. Nekazal produkzio nagusiak erremolatxa, ekilorea, patata, garagarra eta garia dira.

Historia apur bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mendetik XVIII. mende bukaera arte hegoaldeko Donbass tartariarrek menderatu zuten. XVIII. mende bukaeratik aurrera Errusia jabetu zen eskualdeaz. 1676an Donbasseko lehen hiria sortu zuten, Solanoye (gaur egun Sloviansk izenekoa), hurbileko laku gazi bateko gatza atera ahal izateko. Donbasseko industralizazioa 1860tik aurrera azkartu zen. 1917ko Errusiar iraultzaren ondorengo Gerra Zibilean, Donbass gudu-zelai garrantzitsuenetako bat izan zen. Bertan Boltxebikeak,Armada Zuria,Armada Berdea eta Armada Beltza bortizki borrokatu ziren. 1921ean, boltxebikeak nagusitu ziren eta Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren barnean gelditu zen. 1928tik aurrera industrializazioa bizkortu zen eta ikatz produkzioa ere asko handitu zen. Bigarren Mundu Gerran, Nazien okupazioaren ondoren, industria suntsitu zen. Berriro eraikitzeari berehala ekin zioten eta 50. hamarkadan gerra aurreko produkzioa gainditu zuen.