Txikipedia:Donostiako Aste Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Donostiako Aste Nagusia abuztuan Donostian ospatzen den jaialdi bat da eta 7 egun irauten du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Aste Nagusia Jose aranak XIX. mendean sortu zuen. Josek loterian lortutakoarekin zezenketa empresaburu bihurtu zen eta asko gustatzen baitzitzaizkion zezenketak. Horregaitik beranduago Atotxako futbol zelaia izan behar zuen lekuan zezen plaza bat eraiki zuten. Donostiako aste nagusiaren hasieran  “Zezenketa Aste Nagusia” jarri zioten izena. Denboraren poderioz “Aste Nagusia” deitu zioten.

Ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aste nagusian ospatzen diren egunetan, gauean su artifizialen lehiaketak egoten dira eta azken egunean erabakitzen da zein izan den irabazlea. Leku askotako parte hartzaileak izaten dira:  Italia, Valentzia, Zaragoza… Su artifizialak Donostiako Alderdi Eder parketik botatzen dituzte.

Bestelako ekitaldi asko egiten badira ere, buruhandi eta erraldoien konpartsak eta Saguesen ospatzen diren kontzertuak dira garrantzitsuenetakoak.

Erraldoi eta buruhandiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko txikientzat 8 erraldoi eta 14 buruhandi daude.

Erraldoien izenak hauek dira: Erromualdo, Estitxu, Eneko, Blanca, Karmele, Manrique, Maritxu eta Mattin.

Buruhandien izenak berriz:  Danborjolea, Sukaldaria, Kantinera eta Urketaria Danborradako pertsonaiak errepresentatzen dituzte; Kalderero eta Kalderera Kaldereroen pertsonaiak dira; Artzaile, Iñude, Arlequin eta Pierrot  inauteriko pertsonaiak; Osaba Pepe eta Cocotte Aste nagusikoak eta Kasera eta Kasero SanTomasekoak.

Abordatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiko piratak 2003an martxan jarri ziren, jaiei izaera herrikoiagoa emateko asmoz. Ordundik hainbat iniziatiba eta gune berri sortu dituzte, adibidez ‘’La flamenka’’ txosnagunea.

Hala ere, Donostiako Piratek antolatzen dituzten ekitaldietatik jendetsuena eta ikusgarriena Abordatzea da.  Gazteek beren ekuz egindako txalupen bidez kai aldetik kontxaraino ibilbidea egiten dute.