Edukira joan

Kaldereroak

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Kaldereroek inauteriak iragartzen dituzte.

Kaldereroak Euskal Herriko zenbait herrietako inauterien zikloko jaietako bateko pertsonaiak dira. Kaldereroen eguna ospatzeko, kaleetan zehar mozorroturik ibiliz, musika joz eta abestuz, konpartsa batzuek antzinako Europako ekialdeko ijito pertza-konpontzaileak (en) eta euren familiak irudikatzen dituzte.

Donostian Kaldereroan jaia Inauterien iragarle dira eta otsailaren lehen larunbatean edota Kandelario egunaren (otsailaren 2aren) ondorengo larunbatean ospatzen da.

Pertzak eta zartaginak jotzen dituzte, hartzarena egiten duen pertsonaia batekin batera maiz. Zuberoako maskaradan ere kaldereroak irudikatzen dituzten pertsonaiak daude, kauterak izenekoak. Kaldereroen eguna inauterien aurrekari moduan ospatzen da, inauteri nagusien aurreko asteburuan gehienetan eta otsaileko lehen larunbatean Donostian. Hain zuzen, Donostian ospatu zen lehen aldiz jaia 1884 urtean eta bertan dago jaia ospatzeko tradizio zaharrena, non konpartsak Raimundo Sarriegi eta Adolfo Combaren konposizioen doinuak abestuz ateratzen diren.

"Hungariako Kaldereroen Konpartsak" Turkiar Kaldereroen Konpartsa du aitzindari, zeinak, Gazteriaren Tertuliak antolaturik, 1828ko astelehen inaute egunean desfilatu baitzuen, italiar eta turkiar erara jantzita, denak batera kantuan eta txokolaterak eta metalezko beste tresna batzuk joz.[1]

Donostiako jatorrizko abestiak gaztelaniaz idatzi ziren[2], baina, Donostiako Egia auzoko konpartsak, Groseko auzokkoak eta Eibarkoak, besteak beste, euskaratutako bertsioak abezten ditu.[3][4]

Kaldereroak. Eibar, 2010.

Pablo Gorosabelen esanetan pertz konpontzaileak eta txorroskileroak euria iragartzen digu.[5]

Herriz herri ibili zen bat Antonio Dugiols izenekoa izan zen. Juan Garmendia Larrañagak ikertu zuenez, Dugiols-tar hau Legorretan aritu zen lanean XVII. mendean.

Argazkien bidezko dokumentazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ricardo Martin argazkilari donostiarrak argazki sorta bat egin zuen 1925eko kaldereroen jaian Donostiako Plaza Berrian. Garai hartan ere kaldererozaleak bizi-bizirik aritzen zirela ondo frogatzen zuten argazkiok.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Kaldereroak - Donostia Kultura» www.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2026-02-02).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) «Las letras de los Caldereros..para que las cantes» El Traje de los Domingos 2008-01-22 (kontsulta data: 2026-02-02).
  3. ↑ Kezka dantza taldea. «Eibarko kaldereroen kantak euskaraz» dantzan.eus (kontsulta data: 2026-02-02).
  4. ↑ «Letras» www.grosekokaldereroak.org (kontsulta data: 2026-02-02).
  5. ↑ Garmendia Larrañaga, Juan. Neguko festak. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, L.G. 1998. 33. orria. Neguko festak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]