Txikipedia:Emmy Klienenberger-Nobel

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emmy Klieneberger-Nobel 1892ko otsailaren 15 jaio zen eta  1985 irailak 11ean hil. Alemanian jaio zen. Mikoplasmen eta beste bakteria espezie batzuen arteko desberdintasunak aztertzen lehena izan zen eta 1930ean, Frankfurteko Unibertsitateko lehen emakumezko irakaslea izan zen Medikuntza Fakultateko irakasle titulua lortu zuenean.

Alemania eta Ingalaterra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran lanpostu bat lortu zuen Londresko Lister Institute of Preventive Medicine- n Klienenberger ikertzaileak. Bakterioen morfologiaren inguruan 80 argitapen idatzi zituen 1934an, Lister Institutuko Jenner Memorial Beka eman zioten 1935ean. 1922an, Emmy bakteriologo gisa kontratatu zuten Frankfurteko Unibertsitateko Higiene Institutuan. Max Neisser irakaslearen eskutik trebatu zen eta Alemaniako Higiene eta Bakteriologia Elkartearen kide bihurtu zen, aldizkari zientifikoen artikuluak argitaratuz bakteriologian gai ugariri buruz.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klieneberger-Nobel irakasleen unibertsitatera joan zen eta 1911an irakasle agiria jaso zuen. Gero, botanika, zoologia, matematika eta fisika ikasi zituen hainbat unibertsitateetan.

Lanbidea: Bere ibilbidean zehar, Klieneberger-Nobelek mikoplasma ikerkuntzan lagundu zuen nabarmen eta bere lanak mikroorganismo horiek gaixotasun infekziosoak nola eragiten dituzten jakiteko ta.ondorengo oinarriak.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976an, Mikoplasmologiarako Nazioarteko Erakundearen (IOM) ohorezko bizitzako lehen kidea bihurtu zen .1980an, OIMk bi urtean behin sortu zuen "Emmy Klieneberger-Nobel saria" mikoplasmologiaren gaieko ikerketetan izandako lorpen bikainagatik.

1967an 75 urte bete zituenean , Berlingo Robert Koch Institutuko ohorezko kide izendatu zuten .