Txikipedia:Gazta urdin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gazta urdina gazta mota bat da, Ardi, Ahuntz eta behi-esnearekin eginda. Gazta hau ondo egiten da tenperatura erregularretan, kobazuloetan, adibidez.[1]

Gazta urdina

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kolorea urdina-grisa-berdea da lizunagatik. Gazta gogorra da, minak eta gaziak ditu. Ehundura biguna du eta bikainak dira barreitzeko. Gazta honen usaina oso bizia da.[1]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jatorria frantziakoa da, eta mota bakarra dago: mould cheese da. Uste da gazta urdina nahi gabe sortu zela, orain dela asko gazta kobazuloetan gordetzen zen, eta egun batean Roquefort izeneko gaztagile bat kobazulo berdinean utzi zuen ogi bat erdizka gaztaren ondoan. Bueltatu zenean ogiaren lizunagatik  ondorioz bihurtu egin zen gazta urdina.[1]

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko daude: Roquefort, Gorgonzola, Cabrales, Stilton… dira gazta urdin famatuenetarikoenak.[1]

Prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazta urdinaren oinarria esnea da. Lehenengo esnearen tratamendua hautatu, gero esnea koagulaziatzen da, ondoren mamia prozesatzen da, hori eta gero aurre-gazta egiten da, ondoren gazta formatatu eta prentsatu egiten da, jarraian gaztari gatz bainu bat ematen zaio, geroago gazta heltzen eta fintzen da eta bukatzeko gaztaren kalitate kontrola egiten da.[2]

Gordetze-prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazta urdinak beste gaztak bezala ondo gorde behar da, ondo bilduta egon behar da hozgailuan. Ondo gordetzen bada gazta urdinak 4 edo 3 aste iraundu ahal du hozkailuan.[1]

Gazta urdina

Aholkuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste koloreko markak baldin baditu (arrosa, adibidez) edo usain arraro bat baldin badu, esan ahal da janezina jarri dela eta bota behar dela. Egoera txarrean dagoen gazta urdina janez gero , sabeleko mina eta goragalea eragiten du..[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) Queso azul. 2023-02-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  2. «Proceso Elaboracion del Queso | ¿Como se hace? Paso a pasoQuesoAdictos» quesoadictos.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).