Wikipedia, Entziklopedia askea

Giovanni Pierluigi da Palestrina

Giovanni Pierluigi da Palestrina, (1525-1594).

Giovanni Pierluigi da Palestrina (Palestrina, Erroma inguruan, 1525eko irailaren 30a - Erroma, 1594ko otsailaren 2a) italiar musikagilea izan zen.

Berpizkundeko musikalari garrantzitsuenetakotzat jotzen da.

Frantzian egin zituen musikako ikasketak.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1537. urtean, Erromako Santa Maria Maggiore Basilikan koru-mutila izan zen, eta 1544. urtean, Palestrinako katedraleko koru-maisu izateraino iritsi zen. Organo-jotzailea ere izan zen.

1551. urtean, Julio III.a Aita Santu zela, Vatikanoko San Pedro basilikako Giulia kaperako kapera-maisu izendatu zuten.

1554. urtean, meza-liburu bat argitaratu zuen.

1555. urtean, Paulo IV.a Aita Santuk debekatu zuen aita santuaren kaperan ezkondutako inor egotea; Palestrinak kargua utzi zuen, eta Letrango San Joan kaperan kapera-maisu izan zen, Lassusen ordez.

1560. urtean, Santa Maria Maggiore Basilikako kapera-maisu izan zen.

1566etik 1571ra Erromatar Mintegien musika-maisu ibili zen; aldi berean, Ippolito d´Este kardinalaren kontzertuak antolatu zituen, Tivolin.

1571. urtean, Giulia kaperaren zuzendaritzaren ardura izan zuen berriro, eta Erroman geratu zen bizitzen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palestrina italiar Berpizkundeko musikagile emankorrenetako bat izan zen. Gaur egun, agian baloratuena.

105 meza inguru idatzi zituen, lau-zortzi ahotsez abestekoak; 250 motete konposatu zituen; 35 magnificat...

Horiez gain, idatzi zituen salmoak, letaniak, eta madrigalak- Madrigal guztiak ez ziren erlijiozko gaietakoa izan.

Polifoniaren maisu handia izan zen Giovanni Pierluigi da Palestrina. Ahots soiletarako kontrapuntuaren musikagile ospetsuena izan zen, bere garaian. Agian Palestrinak ez zuen berrikuntza handirik sartu bere garaiko musikagintzan, baina ezin hobeki erabili zituen musikagintzaren garaiko ohiko baliabideak.

Musika klasikoa konposatzeaz gain, organo-jotzailea ere izan zen.


Zein dira haren obrarik ezagunenak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ezagunak dira, esaterako, honako hauek:

  • (Latinez) Missa Papae Marcelli.
  • (Latinez) O Magnum Mysterium.
  • (Latinez) Sicut cervus.

Ikusi eta entzun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

      Entzun!

>>> Missa Papae Marcelli osorik entzuteko: klik hementxe

      Entzun!

      Entzun!




<<< Vestiva i colli - Prima parte





<<< Alleluia haec dies