Wikipedia, Entziklopedia askea

Katedral

Milango katedrala.

Katedrala eliza kristau bat da, zehatzago esanda, hiri bateko eliza nagusia. Horregatik, katedrala beste elizak baino handiagoa eta edertuagoa da sarritan. Hala ere, katedralak edozein tamaina eta estilotakoak izan daitezke. Bereziki handiak eta bikainak izan ziren XII. eta XIV. mendeen artean Mendebaldeko Europan estilo gotikoan eraikitako katedralak. Katedral gotikoak harri grisez eginak egon ohi dira, aldarearen gainean leiho biribil bat dute eta alboetan arkudun leiho altuak dituzte. Leihoak, askotan, beira tindatuz edo koloreztatuz egiten dira. Artista eta artisauak katedral hauek apaintzeko irrikaz zeuden, herri baten bizitza erlijiosoaren erdigunea baitziren.

Europako katedral ospetsuenen artean daude Parisko Notre Dame (Frantzia), Veneziako San Marko basilika eta Milango katedrala (Italia), Canterburykoa (Ingalaterra) eta Koloniakoa (Alemania). Ipar Amerikan, katedral garrantzitsuenen artean, New Yorkeko San Patrizioren katedrala, Montrealgo Notre Dame basilika (Quebec) eta Mexikoko katedral nazionala daude.

Euskal Herriko katedralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]