Julio III.a
Julio III.a[1] (latinez Iulius PP III), benetako izen-deiturez Giovanni Maria Ciocchi del Monte, (Erroma 1487ko irailaren 10a - 1555eko martxoaren 23a), Eliza Katolikoko 221. aita santua izan zen, 1550etik 1555 arte.

Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giovanni Maria Ciocchi del Montek Perugia eta Sienan jurisprudentzia eta teologia ikasi ondoren, bere osaba baten oinordeko izan zen Sipontoko artzapezpikutzan 1513an, 1521ean, Paviako gotzain izendatua izan zen arte bete zuen kargua.
Karlos I.a Espainiakoak bahitua 1527ko Erromako Arpilaketan, Paulo III.ak kardinal presbitero izendatu zuen 1536an, eta Trentoko kontzilioa prestatzea agindu zion, presiditu zuen kontzilioa.
Aitasantualdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soilik berrogeita zortzi kardinalek parte hartu zuten konklabe batean aita santu izendatua, Julio III.a izena hartu zuen. Karlos I.a Espainiakoa, hasiera batean, izendapen horren aurka zegoen, Joan Toledokoa hautagai proposatu baitzuen, baina frantziarrek eta italiarrek del Monte kardinalaren izendapenari buruz lortutako adostasunaren aurrean etsi egin zuen. Horrekin guztiarekin, aurrerago, Karlos I.aren aliatu leiala izan zen. Otsailaren 7an aukeratua, hilabete horretako 22an koroatua izan zen.
Aita santu berriak kontzilioko jarduera geldirik ikusi zuen, eta ez zuen urte bete igaro arte berrabiarazterik lortu. 1551eko martxoaren 1ean, berriz hasi ziren kontzilioko biltzarrak. Trenton segitu zuen, enperadoreak ez baitzuen beste egoitzarik onartu, eta aita santua, izaera bizikoa ere ez zena, enperadorearen nahiei ezezkoa emateko beldur zen. Gotzainak eta gainontzeko ordezkari frantziarrak ez ziren kontziliora joan, euren errege berri Henrike II.ak ez baitzien utzi.
Frantzia eta Espainia-Inperioa ardatzaren arteko bake kaxkarra, apurtzear zegoen. Kontu italiarrek eta, horiei lotuta, aita santuak, gerrarako aukera eman zuten. Aurreko aita santu Paulo III.aren biloba eta Karlos I.aren suhi Oktabio Farnesio Parmako dukerrian berrezarri zuen Julio III.ak: nork bere aitaginarrebari utzi behar zion, aurreko konpromiso baten ondorioz. Dukerriaren buruzagitza mantentzeko, Oktabiok ez zuen errege frantziarrari laguntza eskatzeko zalantzarik izan: horrek oso gogo onez lagundu zion, Karlos I.aren etsaia baitzen. Aita santua, dukeak erdeinatua eta Frantziak jazarria, bere indarrak Karlos I.arekin batu zituen. Frantziako erregeak ez zuen turkiarrekin aliatzeko kontzientzia arazorik izan, berak Siena bereganatu eta gerra Italia erdialderantz eramaten zuen bitartean, haiek Italiako kostaldeak inbadi zitzaten.
1552an itxi zen, bat-batean, Trentoko kontzilioa. Aita santuak, oraindik 1555eko martxoa arte segitu zuen, baina jada ez zuen kontzilioa berrabiarazteko kemenik izan.
San Malakiasen profeziek De corona montana ("Mendiko koroarena") erreferentzia egiten diote, bataiatua izan zen izenari eta bere armarrian bi koroa agertzen direla kontuan hartuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julio III.a ![]() |
Aurrekoa Paulo III.a |
Aita Santua 1550-1555 |
Ondorengoa Martzelo II.a |