Txikipedia:Groenlandiako itsasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona hemen Groelandiako itsasoaren kokapena
Hona hemen Groelandiako itsasoaren kokapena

Groenlandiako itsasoa Ozeano Artikoan dagoen bazterreko itsasoa da.[1]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Groelandia hainbat itsasok inguratzen du: Iparraldean Fram itsasartea dago, ekialdean Barents itsasoa eta Svalbard itsasoak daude, hegoaldean Norvegiako itsasoa eta Islandia itsasoak, eta mendebaldean Groenlandia itsasoa dago. Groenlandiak 1.205.000 kilometro karratu ditu. [2]

Groenlandiako itsasoak Ozeano Artikoa eta Ozeano Atlantikoa batzen ditu. Baina izozmendiak) direla eta, oso gutxitan nabiga daiteke iparraldeko aldean.[3]

Neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bataz besteko sakonera 1.450 metrokoa da, eta handiena 4.800 metrokoa. Bertako klima oso gogorra da, ipar haizeak jo ohi du eta tenperatura gutxitan da 0 °Ctik gorakoa. Zooplankton ugari dagoenez, bakailaoa, sardinzarra, izokina, fletana eta platuxa leuna animaliak oso ohikoak dira, eta baita itsas-hegazti eta ugaztun asko ere. Tartean itsas txakurrak, baleak eta izurdeak aurkitu ditzakegu.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Groenlandiako itsasoa. 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  2. Groenlandiako itsasoa. 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  3. Groenlandiako itsasoa. 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  4. Groenlandiako itsasoa. 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).