Txikipedia:Harmonika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aho-soinu arrunta.

Harmonika aerofonoen familiako soinu-tresna da. Aho-soinua, ezpainetako soinua, xotixe eta filarmonika ere esan izan zaio.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aho-soinuak hainbat mihi ditu, zeharka eta paraleloki jarriak, euskarri moduko zurezko taulatxoetan. Itxura eta sendotasuna emateko eta mihiak babesteko kanpotik metalezko txapaz egindako estalkia izaten du.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ertz batean dituen zuloetatik haizea botatzean, honek mihiak bibrarazten ditu. Haizea ahotik kanpoaldera edo barnealdera zuzendu daiteke, posizio berean bi tonu ezberdin eman daitezke, beraz.

Noiztik jo izan da harmonika Euskal Herrian?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentaziorik ez badugu ere, jakin badakigu soinu-tresna hau oso zabaldurik egon dela gure artean. Joleak ez dira profesionalak izan baina kasu askotan maila oso altua lortu dute. Batzuen ustez, mende honen hasieran Europa osoan zabaldu zen eta honen agerpenak, tronpa-musugitarraren atzerakada ekarri zuen.

Izendapenari buruz hau esan dezakegu: Filarmonika, filarmunika izan da izen arruntena. Bizkaian eta Gipuzkoan aho-soinua izendatu dute, Nafarroako Larraun aldean ezpainetako-soinua eta Leitzan jaso genuen xotixe izena.

Jole batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Iribas herriko Periko Garaikoetxea eta Albisturgo Marcos Landa aho-soinu jole trebeak izan dira.